sábado, 5 de noviembre de 2011

Zazpigarren eguna: azaroak 4, ostirala

Gaur, nire lehen ostirala izan da, aurrekoan gaixo egon nintzelako. Eguna topetan pasa dugu, gauza pila bat eginez. Nobedade bezala, gaur ZIRKUITUAK egin ditugu. Beste sarrera batean arituko naiz honen inguruan.

Horretaz gain, gaur atsaldean HARA-ren beste lan bat egin dugu gaur, "Semaforoa" izenekoa. Semaforo hau, emozioak identifikatzeko erabiliko dugu. Modu honetan, haserre gaudenean semaforora joko dugu:

-Kolore gorrian egongo gara lehenengo, STOP egitea egingo diguna. Lasaitu, pentsatu zer pasatzen zaigun (haserre gauden, triste, amorru bizian). 

-Ondoren, horira pasatuko gara; momentu honetan, geure haserre, tristura edo edonolako emozioari aurre egingo diogu, mina egin diogunarengana joanez eta mina egin digula esanez, esaterako. 

-Behin hau egin dugula, hobetoago sentituko gara, kolore berdera pasatuz. 

Modu honetan, semaforoak gure emozioak identifikatzen, izendatzen eta aurre egiten laguntzen digu. Ea ba zer moduz doan! Momentuz, lehortzen dugu ipini aurretik.

Denon artean, semaforo handi bat sortu dugu pentsatzeko txokoan jartzeko. Txoko honetan, sofa moduko bat dago eta norbait gaizki portatzen bada, irakasleak bertara bidaltzen du pentsatzera. Beraz, semafora egitera ekin diogu: 

Tenperaz, talde batek borobil gorria, besteak berdea eta besteak horia margortu dituzte. Azkeneko txokoan, semaforoaren gainerako zatia margotu dute kolore ezberdinetako errotulagailuez.

Amaitzeko, abesti bat erakutsi didate: Ostirala! Hementxe uzten dizuet!

Gaurkoz, hau izan da dena. Aste motza baina bizia izan da. Oso pozik nago, nekatuta, baina astelehena iristeko gogoarekin! (Aspaldi ez nuela horrelakorik esaten...) Asteburu ona izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario