Hirugarren astea amaitu da eta leher eginda nago. Izan ere,bost egun izan dituen lehen astea izan da, baina oso pozik nago. Egunak oso nekatuta bukatzen ditut, energia gabe, baina hurrengo goiza iritsi eta oso gustura hartzen dut. Haurrak beste andereño bat bezala tratatzen naute, maitasun handia ematen didate eta kasu egin behar didatenean, egiten didate.
Gainera, Elik geroz eta gehiago uzten dit gelan parte hartzen, beraiekin egoten, hitz egiten, abesten, ipuinak kontatzen, etab. Honela, hobetzen noala ere ikusten noa, neure akatsak bion artean komentatzen ditugu arratsalde batzuetan, haurrak etxera doazenean.
Bestalde, eskolan ere oso gustura nago. Haur hezkuntzako beste irakasleekin egunero egoten naiz, bai eguerdietan baita arratsaldeetan ere, eta oso irekiak daude nirekin, oso gustura sentitzen naiz beraiekin. Bileretan, nire iritzia eskatzen didate, eta garrantzitsua sentitzen naiz.
Egia esan, primeran nago, oso giro polita dugu, eta geratzen diren bi asteak asko aprobetxatuko ditut! Asko ikasten ari naiz, eta unibertsitatera buelta gehiago ikasteko energia hartzen ari naiz. Asteburu ona izan...!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario