Mostrando entradas con la etiqueta jarduera bereziak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jarduera bereziak. Mostrar todas las entradas

jueves, 24 de noviembre de 2011

Hogeitabigarren eguna: azaroak 24, osteguna

EGUN BEREZIA.  .  .

Gaurko eguna berezia izan da hasieratik bukaera arte! Emozioz betea ere!!

Goizean, ingeleseko orduan, niri oparitzeko marrazkiak egin dituzte eta Eskerrikasko Intza edo Thank you Intza jarri dute bertan. Amaitzerakoan, eman egin dizkidate eta gelara joan gara. Andereño Tania etortzen zen bitartean, beti bezala ni hasi naiz eguneroko errutinarekin, eta lista pasa ondoren, andereñoa iritsi da, baina notizi berriekin: medikuarenera joan behar zuela eta ni bakarrik geratzeko haurrekin.

Oso urduri jarri naiz, gelan bakarrik egon naizen lehen aldia izan delako; baina primeran joan da goiza. Benean, nik uste gaur baino lasaiago ez dira inoiz egon. Otoitza egin dugu, gogoeta (bokazio astean gaudelako), ULISES, eguraldia, irakurketa eta azkenik, txokoko lana.

Jolas ordua iritsi baino lehen beste andereño bat etorri da ea zer moduz nenbilen eta harrituta geratu da haurrak hain txintxo eta lasai ikustean. Zoriondu nau eta asko poztu naiz. Egia esan, hasieran oso urduri jarri naiz baina gero lasaitu naiz berehala, haurrak kasu egiten zidatela ikustean. Kontatu diet banoala bi egun barru eta oso triste jarri dira batzuk. Orduan, neska bat zutik jarri eta niregana etorri da besarkatzera, besteak berdina egin dute eta besarkada handi bat eman gara denon artean. Erlijioan laguntasuna lantzen dugu beti, laguna alai egotea saiatu behar garela, eta antzekoak. Ia ia emozionatu naiz, baina parre batzuk bota ditugu eta sentitu dudana deskribaezina da. Bene-benetan, haur hauek izugarriak dira.

ZINEMA

Arratsaldean, zinema izan dugu: eskolako aretora jaitsi gara HHko denak eta pelikula ezberdinak ikusi ditugu: Hartz txiki, Edurnezuri eta pirritx eta porrotx. 4tan amaitu dugu eta jolastera irten gara. Gelako batzuk egun osoan egon dira beraiekin futbolean jolasteko eskatzen, eta patioan nengoenean, denak etorri dira mesedez eskatzera. Baietz esan diet eta primeran pasa dugu. Zein ondo pasa dugun.

Azkenik, gelara joan eta Eli bihar datorrenez, opari bat prestatu diogu. Goizean, batzuk, margoak zorrozten egon gara eta ateratako puntatxoak gorde egin ditut. Puntatxo hauek atera egin ditut eta borobilean eserita, erakutsi dizkiet (bakarrik egon bainaiz orain ere). Kontatu diet eskulan bat egin behar genuela, eta zertarako. 

Beraz, orri bat hartu eta "Eli" idatzi dugu kolarekin. Ondoren, denon artean, margo zatitxoak bota ditugu eta soberakinak zakarrontzira. Ondorioz, Eli margoz betea geratu da. Asko gustatu zaie eta gainera, denon izena idatzi dugu inguruan. Gorde egin dugu bihar arte... eta bihar sorpresa izango du andereñok!!!

Hau guztia gutxi balitz, haurrak etxera joan direnean, irakasle gelara joan eta irakasle guztiak zain zeuden: gaztaina eta sagardoekin, meriendatxoa egiteko prest zeuden, agurra moduan. Oso ondo pasatu dugu!!

Bueno, emozioez beteriko eguna. Oso pozik nago, baina aldi berean, triste! Bihar abenturatxo hau amaituko da eta pena handia ematen du... ea zer moduz doan azkeneko eguna!! 


BIHARARTEEEEE!

jueves, 17 de noviembre de 2011

Hamazazpigarren eguna: azaroak 17, osteguna

HOSTO FESTA

Zelako eguna gaurkoa!! arratsadean hosto festa izan dugu eta denak oso aztoratuta egon dira. Baina festa haurretik, goizean beti bezala aritu gara. Psikomotrizitateko saioan HARA berri bat egin dugu. Bertan, musika lasaiaren laguntzarekin, ibiltzeko era ezberdinak landu ditugu: pozik ibili, haserre, triste, hanka puntarekin, orpoarekin, aurreraka, atzeraka, erraldoiak bezala, txiki-txikiak bezala, etab. 

Haurrak oso ondo erantzun dute, bakoitza bere aldetik ibili da, tontakeriarik gabe. Uste genuena baino hobetoago ibili dira. Jarduera amaitzean, hausnarketa bat egin dugu denak borobilean eserita. Bakoitzak, gehien gustatu zaiona esan du, gehien kostatu zaiona, nola sentitu den eta zer gustatu zaion gutxien.

Bazkaldu ondoren, iritsi da momentua!!!

Hosto festa frontoian egiten da. Hilabetez haurrek ekarritako hostoak bertan jartzen dira eta haurrak bertan egoten dira jolasean. Lehenik, 3 urtekoak egon dira ordu erdi; ondoren, 4 urtekoak; eta azkenik, 5 urtekoak joan gara. 

Bueno bueno.... nola pasatu dugun!! Leku guztietan dauzkat hostoak oraindik!! Gure tentsioak atera eta jolasean aritu gara. Ez zeuden arauak, bakoitzak nahi duen egin du, denok batera jolastu dugu: lurrean, korrika, saltoka, ... uffa!! Ze ondo!! Baina hitzez azaldu ordez, argazkitxoren bat jartzen dizuet hemen, inbidia emateko asmoz!! 






   GUSTATZEN?? BEGIRA NOLA PASATZEN DUGUN... :)

martes, 15 de noviembre de 2011

Hamalaugarren eguna: azaroak 15, asteartea

IPUIN KONTALARIA

Gelara iritsi eta gaur ez gara ingelesera joan, sorpresatxo bat genuen eta! Ipuin kontalari bat etorri da! Beraz, ingeleseko gelara joan gara, baina ipuina entzutera. 5 urtekoak egon gara bakarrik, eta ondoren, 4 urtekoak egon dira.

Ipuina hortzen garbiketaren ingurukoa izan da, ipuin ezberdinak kontatu dizkigute hortzak garbitu behar ditugula eta gozoki asko jan behar ez direlaren inguruan. Gainera, amaitu dutenean, oparia eman digute denoi: hortzak garbitzeko eskubila, orea, eskubila txikiak eta likido bat. Baita ere sagar bat, janari osasuntsuaren adibide bezala, arkatza, bolia, etab.

Haurrei asko gustatu zaie eta oso ondo pasatu dute, batez ere, egunerokotik ateratzen den ekintza izan delako. Ipuina amaitzean, eguna beti bezala joan da eta arratsaldean, berriro ere gaiari ekin diogu. Andereño Elik, ipuin kontalariek utzitako ipuina irakurri du gelan eta ondoren, hausnarketa bat egin dugu, honen inguruan hitz egiten egon gara eta oso ondo pasatu dugu. Amaitzean, bakoitzak marrazki bat egin du gaiari lotuta eta bertan jarri dugu "Hortzak garbitu". 

Hori izan da gaurko eguna. Haurrak oso ondo pasatu dute, eguneroko bizitzan oso garrantzitsua den zerbaiten inguruan aritu dira eta hausnartu dute, eta hoberena, modu dibertigarri batean.

Hemetxe uzten dizkizuet bi argazki ipuin kontaketarenak:


miércoles, 9 de noviembre de 2011

Hamargarren eguna: azaroak 9, asteazkena

SUKALDARITZA EGUNA

Hamargarren eguna eta hamarreko eguna ere gaurkoa!! Berezia izan da, gaur sukaldaritzari eskaini dizkiogu saio guztiak. Eskolara iritsi eta gaur zer egingo dugun azaldu ondoren, eskuak garbitzera joan gara. Amaitzerakoan, jangelara joan gara gure sukaldari lanetan hasteko!

Gazta tarta eta arraultza beteak egin ditugu. Ona hemen argazkiak:
-Elirekin
-Nirekin:
 -Jangelara iristean: GAZTA TARTAAAA!!!
 -Gailetak txikitzen:
 -Batidorarekin ibili aurretik...
 -Batidora erabili ondoren:
 -Gurinarekin nahastu!
 -Esnegai beroa, philadelphia gazta eta azukrearekin nahasten...
 -Zikindu ere egin gara, zein ondo!
 -Gailetak eta gurina moldetan sartu dugu:
 -Eta azkenik, orea bota dugu gainetik.
-Hozkailuan sartu dugu arratsalde arte, hoztu dadin. Ondoren, jangela garbitu eta gelara joan gara.

GELAN.... ARRAULTZA BETEAK!
-Arraultza egosiak zuritu ditugu lehenik, ondoren, gorringoa atera eta barruan sartzekoa prestatu dugu:
 -Gorringoa txikitu, txaka zati txikitan moztu, eta hegaluzea ere.
 Azkenik, mahonesarekin nahastu eta arraultzak bete ditugu... mmm ze gozoa!

 -Primeran pasa dugu, eta oso goxoak zeuden!

Arratsaldean, sukaldaritza egunarekin jarraitu dugu. Jangelara joan gara taldeka, talde bakoitzaren GAZTA TARTAren bila, hozkailuan zeuden eta. Behin tartak hartuta, gelan, apaindu egin ditugu:
 -Mermeladarekin apaintzen...
 -Eta... LISTO!!!





 -Baita ere, idazketa lantzeko asmoz, errezetak idatzi ditugu. Pauso bakoitzean hitz hauek kopiatu behar zituztelarik. Honela, etxean berriro ere egin ahal izango dute!!
 -Eta amaitzeko... JATERA!





 -Gainera, sorpresatxoa ekarri digute beste gelakoek! Beraien pizzak ekarri dizkigute probatzeko!! Guk ere, gure gazta tarta zati batzuk eman dizkiegu.
Zelako eguna pasa dugu!! Alde batetik bestera, Eli eta ni lehertuta bukatu dugu, baina pena merezi izan du, haurrak benetan disfrutatu dutelako. OSO POZIK GAUDE GAURKO EGUNAREKIN!!!

martes, 8 de noviembre de 2011

Ireneren oparia!!

Begira zelako opari polita ekarri didan gaur haur batek! Nire izena idazten ikasten dabiltza... eta gelako printzesak bere gazteluan marraztu digu, ni ere printzesa naizelarik! 

lunes, 7 de noviembre de 2011

Emozioen semaforoa

EMOZIOEN KONTROLA

Lehengoan esan nizuen bezala, hemen dago denon artean egindako semaforoa!

Plastifikatu eta paretan itsatsi dugu pentsatzeko txokoan. Gaur gainera, erabili egin dugu:
Markel hasarratu egin da Landerrek jo egin diolako, beraz, pentsatzeko txokora joan da. Denon laguntzarekin semaforoa erabili du. 

-Hasarre zegoenez, kolore gorrian zegoen, eta arnasa hartu eta lasaitu egin da.

-Ondoren, horira pasatu da eta Landerrengana joan da mina egin diola esateko.

-Landerrek barkamena eskatu dio eta musu bat eman dio. Modu honetan, kolore berdera pasatu da.

Egia esan, lehenengo aldia izateko, denek oso ondo ulertu dute nola erabili semaforoa. Ea hemendik aurrera liskarrak eta emozioak kontrolatzeko baliagarria egiten den.

Gaurkoz, bere lana egin du!

miércoles, 26 de octubre de 2011

Oparitxo bat!

Nire bigarren eguna izana, bazkaldu ondoren gelara iritsi eta neskatxo bat niregana etorri da korrika: "andereño, oparitxo bat dut zuretzat!!" Marrazki hau oparitu dit! Azkar bazkaldu eta nire marrazkia egin duela esan dit.
Arratsaldea energia berezi batekin hasi dut benetan! Bi egun eta hain maitatua sentitzea... alde batetik ere, beldurra ematen dit. Izan ere, 5 urteko haurrak dira eta oso maitakorrak dira; gertutasuna behar dute eta noski, guk eman egiten diegu. Espero dut praktikaldi hau bukatu ondoren faltan asko ez botatzea! ( Hau behin baino gehiagotan esango dudanaren sentsazioa dut...)

Ba hauxe da nire oparia! Zer iruditzen zaizue? Polita benetan ezta??

martes, 25 de octubre de 2011

Zorionak!

Lehen egunean ere, ekintza berezi bat izan dugu: Arianeren urtebetetze eguna da eta eskolan dagoen tarta ekarri diogu. Abestu eta kandelei putz egin ondoren, egindako marrazkien sorta oparitu diogu. Berak trukean, txupatxusak eta gaileta goxo-goxoak eman dizkigu. Niri ere eman dit, gelan ondo sentitzeko dela esan dit. Esan bezala, haur hauek ikusita, urduritasuna segituan joaten da, taldeko beste bat naizenaren sentsazioa dut hasieratik.
Ikus ezazue zelako tarta polita!