sábado, 7 de enero de 2012

Errutina

Denok entzuna duzuen moduan, gelan egunero errutina egiten dute haurrek. Gure kasuan, ateko atean arduradunaren zerrenda dugu: bertan, zeini tokatzen zaion adierazten goaz marratxo batez. Ondoren, arduraduna izendatu eta izenen lista pasatzen joaten da: "____ ETORRI DA?" eta bakoitzak bere izena entzutean "HEMEN NAGO! " esaten du. Gero, etorri direnak zenbatzen ditugu aurrera eta atzera, eta gero, zenbat gelditu diren etxean. Behin hau amaitu dugula, eguraldiari ekiten diogu. Horretarako, asteko egunak izendatzen ditugu abesti baten bidez:

"Asteko egunak zazpi dira: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata eta igandea; larunbatean eta igandean, ez gara eskolara etortzen! "

Ondoren, arduradunak asteko zenbagarren eguna den zenbatuko du eta zebakia urdinez jartzen du eta etxera joateko zenbat egun falta diren gorriz jartzen du. Gero, lehiotik begiratu eta eguraldia esaten du. Besteak ere laguntzen diote eta pegatina itsatsiko dute.

Ondoren, egutegira joan eta gaurko egunean X bat egiten dute gorriz.

Behin hau eginda, arbelara joan eta aulki baten gainean jarrita, eguna idazten dute, denon laguntzarekin: AZAROAK 25, OSTIRALA . Gelakideek lagundu egiten diote, hizkiz hizki datorren letra esaten.

Hauxe da goizero egiten duguna. Ondoren, ULISES egin, eta beste sarreretan azaldutakoa egiten dugu.

Atsaldeetan berriz, arduradunak berriro lista pasako du.

Hauxe da gure eguneroko errutina!! Hementxe argazkitxo batzuk uzten dizkizuet!

Arduradunaren zerrenda:
Eguraldiaren txokoa eta egutegia (baita ere, ikusi daiteke, nola egin dugun aurreko hilabeteko balorazioa: zenbait egunetan egin duten eguzkia, lainoak ala euria ikusiz)


No hay comentarios:

Publicar un comentario