Mostrando entradas con la etiqueta gelako metodologia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gelako metodologia. Mostrar todas las entradas

sábado, 7 de enero de 2012

Errutina

Denok entzuna duzuen moduan, gelan egunero errutina egiten dute haurrek. Gure kasuan, ateko atean arduradunaren zerrenda dugu: bertan, zeini tokatzen zaion adierazten goaz marratxo batez. Ondoren, arduraduna izendatu eta izenen lista pasatzen joaten da: "____ ETORRI DA?" eta bakoitzak bere izena entzutean "HEMEN NAGO! " esaten du. Gero, etorri direnak zenbatzen ditugu aurrera eta atzera, eta gero, zenbat gelditu diren etxean. Behin hau amaitu dugula, eguraldiari ekiten diogu. Horretarako, asteko egunak izendatzen ditugu abesti baten bidez:

"Asteko egunak zazpi dira: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata eta igandea; larunbatean eta igandean, ez gara eskolara etortzen! "

Ondoren, arduradunak asteko zenbagarren eguna den zenbatuko du eta zebakia urdinez jartzen du eta etxera joateko zenbat egun falta diren gorriz jartzen du. Gero, lehiotik begiratu eta eguraldia esaten du. Besteak ere laguntzen diote eta pegatina itsatsiko dute.

Ondoren, egutegira joan eta gaurko egunean X bat egiten dute gorriz.

Behin hau eginda, arbelara joan eta aulki baten gainean jarrita, eguna idazten dute, denon laguntzarekin: AZAROAK 25, OSTIRALA . Gelakideek lagundu egiten diote, hizkiz hizki datorren letra esaten.

Hauxe da goizero egiten duguna. Ondoren, ULISES egin, eta beste sarreretan azaldutakoa egiten dugu.

Atsaldeetan berriz, arduradunak berriro lista pasako du.

Hauxe da gure eguneroko errutina!! Hementxe argazkitxo batzuk uzten dizkizuet!

Arduradunaren zerrenda:
Eguraldiaren txokoa eta egutegia (baita ere, ikusi daiteke, nola egin dugun aurreko hilabeteko balorazioa: zenbait egunetan egin duten eguzkia, lainoak ala euria ikusiz)


martes, 22 de noviembre de 2011

Psikomotrizitate gela


Hauxe da psikomotrizitateko gela. Ikus dezakezuen moduan, gimnasioa da, eta haur hezkuntzako bigarren zikloko haurrentzat psikomotrizitate gela bezala erabiltzeaz gain, haur zaharragoak soinketa egiteko ere erabiltzen dute.

*Gustatuko litzaidake esatea, nahiz eta gimnasio hau oso handia izan, haur hezkuntzako lehen zikloko haurrek beste psikomotrizitate gela bat dutela, beraien eskolatxoan, askoz txikiagoa eta material apropos gehiagorekin.

Psikomotrizitateko saioari dagokionez, esan nuen moduan, saio gidatuak izaten dira. Material asko ez daude, koltxoneta gutxi dituzte, eta guk magisteritza eskolan beti ikusi ditugun saio libreak egiteko ez da egokia.

Horregatik, saio gidatuak izaten dira. Normalean, berotzeko, jolasak egiten dira, korrika pixka bat egiteko helburuarekin. Ondoren, zirkuitoren bat jartzen zaie, txiribueltak egin, uztaila artean salto, lurretik irristatu, eta antzekoak egiteko. Saioa amaitzeko, abestiak, gorputz atalak identifikatzeko, adibidez, egiten dira.

Askotan ere, denboratxo batean libre uzten zaie, materialarekin jolasteko; gainera, sokak, baloiak, pilotak, etab. dituzte. 

Saioa amaitu baino lehen, denon artean gela jaso eta gordetzeko gelara eramaten ditugu. 

PSIKOMOTRIZITATEKO MATERIALA



lunes, 7 de noviembre de 2011

DIBUS

Aurreko astean DIBUS egin genuela azaldu nizuen. Haurren sormena lantzeko jarduera da hau, eta bigarren taldeak egindako marrazkia jartzen dizuet hemen. Baserriaren inguruan da hau ere, noski.




Eta hona hemen nola doan gure murala!! EARRA EZTA?

Emozioen semaforoa

EMOZIOEN KONTROLA

Lehengoan esan nizuen bezala, hemen dago denon artean egindako semaforoa!

Plastifikatu eta paretan itsatsi dugu pentsatzeko txokoan. Gaur gainera, erabili egin dugu:
Markel hasarratu egin da Landerrek jo egin diolako, beraz, pentsatzeko txokora joan da. Denon laguntzarekin semaforoa erabili du. 

-Hasarre zegoenez, kolore gorrian zegoen, eta arnasa hartu eta lasaitu egin da.

-Ondoren, horira pasatu da eta Landerrengana joan da mina egin diola esateko.

-Landerrek barkamena eskatu dio eta musu bat eman dio. Modu honetan, kolore berdera pasatu da.

Egia esan, lehenengo aldia izateko, denek oso ondo ulertu dute nola erabili semaforoa. Ea hemendik aurrera liskarrak eta emozioak kontrolatzeko baliagarria egiten den.

Gaurkoz, bere lana egin du!

sábado, 5 de noviembre de 2011

Pentsatzeko txokoa

Begira zelako sofa polita dugun gelan!! Haurrei aldiz, ez zaie batere gustatzen! Norbait gaizki portatuz gero, irakasleak pentsatzera bidaltzen baitie bertara! Norbait zirikatzen ari bada gelan eta hurrengoan sofara joango dela esatean, berehala gelditen da. Errespetu izugarria diote!

Gelan txoko hau egotea beharrezkoa dela ikusten dut. Bertan haurrak lasaitu egiten direlako, oso serioki hartzen dutelako.

Gaur sortzen egon garen Emozioen Semaforoa bertan jarriko dugu. Momentuz, argazkia hemen uzten dizuet! Hurrenarte!

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Gelako txokoak

Gure gela lau txokotan dago banatuta. Horregatik, lau taldetan daude banatuta haurrak eta gelako materiala ere:
1- Lehoiak
2-Lepoluzeak
3-Krokodiloak
4-Elefanteak
Argazki honetan, edalontziak eta arkatzak banatuta ikus daitezke esaterako. Berdin daude liburuxkak...

Lau txoko daudenez, egunero txokotan banatzen gara, goizez denboratxo batean, eta arratsaldez, beste denbora batez. Taldeak txokoz aldatzen doaz, modu honetan, bi egunetan txoko guztietatik pasatzen dira haur guztiak.

Batean, matematika lantzen da, beste batean idazketa, plastika...

Gehiago luzatu gabe, hemen argazki batzuk uzten dizkizuet ideia bat egin ezazuen gure gelaren inguruan.

1.TXOKOA
 2.TXOKOA
 3.TXOKOA
 4.TXOKOA

ETA HONA HEMEN GELAKO HAURRAK. IKUS EZAZUE ZELAKO LANGILEAK DIREN!





JATORRAK EZTA? JI JI JI....

Bostgarren eguna: azaroak 2, asteazkena

IRAKURMENAREN LANKETA

Asteburu luzearen ondoren, iritsi da asteazkena berriro ere! Gaur denok nahiko nekatuta joan gara eskolara; eguraldia, oporrak, erdi gaixorik, ... faktore dezente egon dira, bai!

Baina segituan gustura hartu dugu betiko errutina. Gaur lan bikaina egin dute denek irakurketa lantzean. Jarraian,IRAKURKETA nola lantzen dugun azalduko dizuet laburki:

-"M" hizkia landu dugu gaur: Lehenik eta behin m handia (M) eta m txikia (m) bereiztu ditugu.
-Ondoren, m izkiarekin hasten diren hitzak esan ditugu denon artean.
-Gero, m duten hitzak
-Behin m letra identifikatzen ondo ikasi dugula, silabak lantzen hasi gara: Horretarako, m+a, m+e, m+i, m+o, m+u nola izango lirateke pentsatzen hasi gara.
-Horrela, pixkanaka silabak landu ditugu eta jolasak egin ditugu horretarako. Identifikatuz, idatziz, multzoak eginez, ezberdinduz, etab.

Oso ondo pasatu dugu denak eta egia esan, lan asko egin dute! Hau amaitzerakoan, txokotan banatu gara eta txokoetako batean IDAZKETA lantzen egon dira. Aurretik landutako guztia idatziz eginez.

Hementxe bi argazki jartzen dizkizuet: Lehenak, irakurmena landu ondoren arbela nola geratu den erakusten digu; eta bigarrenak, idazketaren txokoan ikasle batek nola lantzen duen azaltzen da. Hemen doaz!
 Honetaz gain, eguna  betiko martxan joan da. Ea bihar zer datorren!!