miércoles, 2 de noviembre de 2011

Bostgarren eguna: azaroak 2, asteazkena

IRAKURMENAREN LANKETA

Asteburu luzearen ondoren, iritsi da asteazkena berriro ere! Gaur denok nahiko nekatuta joan gara eskolara; eguraldia, oporrak, erdi gaixorik, ... faktore dezente egon dira, bai!

Baina segituan gustura hartu dugu betiko errutina. Gaur lan bikaina egin dute denek irakurketa lantzean. Jarraian,IRAKURKETA nola lantzen dugun azalduko dizuet laburki:

-"M" hizkia landu dugu gaur: Lehenik eta behin m handia (M) eta m txikia (m) bereiztu ditugu.
-Ondoren, m izkiarekin hasten diren hitzak esan ditugu denon artean.
-Gero, m duten hitzak
-Behin m letra identifikatzen ondo ikasi dugula, silabak lantzen hasi gara: Horretarako, m+a, m+e, m+i, m+o, m+u nola izango lirateke pentsatzen hasi gara.
-Horrela, pixkanaka silabak landu ditugu eta jolasak egin ditugu horretarako. Identifikatuz, idatziz, multzoak eginez, ezberdinduz, etab.

Oso ondo pasatu dugu denak eta egia esan, lan asko egin dute! Hau amaitzerakoan, txokotan banatu gara eta txokoetako batean IDAZKETA lantzen egon dira. Aurretik landutako guztia idatziz eginez.

Hementxe bi argazki jartzen dizkizuet: Lehenak, irakurmena landu ondoren arbela nola geratu den erakusten digu; eta bigarrenak, idazketaren txokoan ikasle batek nola lantzen duen azaltzen da. Hemen doaz!
 Honetaz gain, eguna  betiko martxan joan da. Ea bihar zer datorren!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario