jueves, 17 de noviembre de 2011

Hamazazpigarren eguna: azaroak 17, osteguna

HOSTO FESTA

Zelako eguna gaurkoa!! arratsadean hosto festa izan dugu eta denak oso aztoratuta egon dira. Baina festa haurretik, goizean beti bezala aritu gara. Psikomotrizitateko saioan HARA berri bat egin dugu. Bertan, musika lasaiaren laguntzarekin, ibiltzeko era ezberdinak landu ditugu: pozik ibili, haserre, triste, hanka puntarekin, orpoarekin, aurreraka, atzeraka, erraldoiak bezala, txiki-txikiak bezala, etab. 

Haurrak oso ondo erantzun dute, bakoitza bere aldetik ibili da, tontakeriarik gabe. Uste genuena baino hobetoago ibili dira. Jarduera amaitzean, hausnarketa bat egin dugu denak borobilean eserita. Bakoitzak, gehien gustatu zaiona esan du, gehien kostatu zaiona, nola sentitu den eta zer gustatu zaion gutxien.

Bazkaldu ondoren, iritsi da momentua!!!

Hosto festa frontoian egiten da. Hilabetez haurrek ekarritako hostoak bertan jartzen dira eta haurrak bertan egoten dira jolasean. Lehenik, 3 urtekoak egon dira ordu erdi; ondoren, 4 urtekoak; eta azkenik, 5 urtekoak joan gara. 

Bueno bueno.... nola pasatu dugun!! Leku guztietan dauzkat hostoak oraindik!! Gure tentsioak atera eta jolasean aritu gara. Ez zeuden arauak, bakoitzak nahi duen egin du, denok batera jolastu dugu: lurrean, korrika, saltoka, ... uffa!! Ze ondo!! Baina hitzez azaldu ordez, argazkitxoren bat jartzen dizuet hemen, inbidia emateko asmoz!! 






   GUSTATZEN?? BEGIRA NOLA PASATZEN DUGUN... :)

No hay comentarios:

Publicar un comentario