Atzoko egunaren ondoren, gaur denak nekatuta egon gara! Gaur, CREA egin dugu, astero bezala. Aurreko astean, CREA barruan, DIBUS egin genuen, baina gaur beste jarduera bat zen.
Kuadro famatu baten piezak eman dizkiegu eta taldeka nahi zuten modura jarri behar izan dituzte, eta ondoren, artelanari izenburua jarri.
Modu honetan, 4 artelan ezberdin egin dituzte gelan. Talde bakoitzak gainontzekoei izenburua eta artelana azaldu die.
Ondoren, denak borobilean eseri eta artelan originala erakutsi diegu, bere izenburuarekin. Arrituta geratu dira, berriro egin nahi zutela baina kopiatuz esan dute. Baina ez diegu utzi, CREAren bitartez, euren sormena landu nahi dugulako, ez puzzle bat egitea.
Hemen daude gure artisten lanak!!
-Izenburua: LORE
-Izenburua: SIRENATXO-Izenburua: ARRAIN-ZALDIA
-Izenburua: VICENTE VANKOKO
Eta hona hemen originala:
Marc Chagall, EL CIRCO AZUL
Ekintza oso polita iruditu zait. Asko gustatzen zaizkit La Sallek erabiltzen dituen programa hauek, haurrentzat nobedadea dira, gustora hartzen dituzte; eta guretzat ere, irakasle bezala, berriak dira eta asko ikasten dugu. Izan ere, haurrek, guk uste duguna baina gehiago dakite, eta askotan ez diegu duten potentzial guztia ateratzen uzten! Oso ondo pasatzen dut beraiekin, esperientzia ezberdinak dira eta emozio hori nabaritzen da!
Bestalde, eguna lasaia izan da, arratsaldean, irakurketa egin dugun denon artean eta txokoetan egon ondoren, gaur gutxi jolastu dute, denek marrazkiak egiten pasatu dute denbora. Nabaritzen zaie osteguna dela, eta irakasleoi ere! Bihar ostirala, zein ondo! Merezi dugu bai, bi eguneko geldialditxoa!
No hay comentarios:
Publicar un comentario