jueves, 3 de noviembre de 2011

Seigarren eguna: azaroak 3, osteguna

Uiuiui.... ia osteguna da! eta eskerrak... denak neka-neka eginda gaude eskolan! Ez dakigu zergatik baina denak berdin gabiltza...

Dena den, eguna oso ongi joan da. Gaur 3 egun gaixorik etxean gelditu dira, baina geundenok lan pila bat egin dugu eta oso ondo pasatu dugu. Irakurketa lanekin jarraitu dugu eta sormena lantzeko asmotan, gaur talde batek DIBUS egin du.

Zer den DIBUS? Ba La Salle-k duen berrikuntza programetako bat. Programa honen barnean, sormena lantzen dute haurrek marrazketaren bidez; baina honen inguruan beste egun batean arituko naiz sakonago.

Mural handi bat dago gelan 4 zatitan banatuta. Talde bakoitzak zati bat beteko du marrazkiez. Aurreko egunean, "Baserria" gaia aukeratu zuten, eta ondorioz, baserriaren inguruko marrazkiak egin behar du taldeak. 15 minutu ematen diegu horretarako, eta ondoren, beste 15 minutu izango dituzte denori kontatzeko zer marraztu duten; baina... istorio baten moduan aurkeztu beharko digute!!

Oso gauza politak atera dira egia esan.. Begira, hemen argazkiak gaur arte talde batek egindako marrazkia uzten dizuet. Gaur marraztu dutena, beste egun batean erakutsiko dizuet, argazkia atera nuenean oraindik bigarren taldeak egin gabe zuelako.
 Oso ondo pasatu du taldeak marrazten eta gainontzeko ikaskide guztiak bitartean txokoetan jolasten egon dira. Gero, gustu handiz entzun dituzte kideen asmakuntzak!!

Egia esan, haurren sormena lantzeko ekintzak egin behar direla geroz eta argiago daukat. 5 urterekin nabarmen ikusten da nola sormena pixkanaka galtzen doazen eta honelako ekintzak lagungarri direla uste dut. Haurren artean ere, ezberdintasunak ikusten dira: batzuk istorio pila bat kontatzeko gai diren bitartean, beste batzuk "lore gorri" bat marraztu dutela soilik kontatzen dute.

Oso ekintza polita eta interesgarria iruditu zait, ezberdina ere. Gainera, haurrek oso ondo pasatu dute, hitz berriak erabiltzen saiatu dira, komunikatu dira, irudimena erabili dute, beraien artean errespetatu dira, marrazkia denok baloratu dute. Zer gehiago eska dezakegu?

Horixe izan da ba, gaurko nobedadea! Bihar ostirala dator.... mantalak etxera eramateko eguna!! Bihar arteeeeeeeee!

No hay comentarios:

Publicar un comentario