Gelara iritsi eta gaur ez gara ingelesera joan, sorpresatxo bat genuen eta! Ipuin kontalari bat etorri da! Beraz, ingeleseko gelara joan gara, baina ipuina entzutera. 5 urtekoak egon gara bakarrik, eta ondoren, 4 urtekoak egon dira.
Ipuina hortzen garbiketaren ingurukoa izan da, ipuin ezberdinak kontatu dizkigute hortzak garbitu behar ditugula eta gozoki asko jan behar ez direlaren inguruan. Gainera, amaitu dutenean, oparia eman digute denoi: hortzak garbitzeko eskubila, orea, eskubila txikiak eta likido bat. Baita ere sagar bat, janari osasuntsuaren adibide bezala, arkatza, bolia, etab.
Haurrei asko gustatu zaie eta oso ondo pasatu dute, batez ere, egunerokotik ateratzen den ekintza izan delako. Ipuina amaitzean, eguna beti bezala joan da eta arratsaldean, berriro ere gaiari ekin diogu. Andereño Elik, ipuin kontalariek utzitako ipuina irakurri du gelan eta ondoren, hausnarketa bat egin dugu, honen inguruan hitz egiten egon gara eta oso ondo pasatu dugu. Amaitzean, bakoitzak marrazki bat egin du gaiari lotuta eta bertan jarri dugu "Hortzak garbitu".
Hori izan da gaurko eguna. Haurrak oso ondo pasatu dute, eguneroko bizitzan oso garrantzitsua den zerbaiten inguruan aritu dira eta hausnartu dute, eta hoberena, modu dibertigarri batean.
Hemetxe uzten dizkizuet bi argazki ipuin kontaketarenak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario