Iritsi da berriro ere ostirala eta honekin batera beste aste baten amaiera! Beti bezala, gaur oso ondo pasatu dugu! Lan kuadernoak etxera eraman behar genituenez, lan guztiak bukatzea izan da azken bi egun hauetan txokoetan egin duguna. Dena amaitzean, hosto festaren marrazkiak egin dituzte eta bitartean, tutorea eta biok txokoetako taldeak aldatu ditugu.
Hasieran azaldu nizuen bezala, txokoetako taldeak finkoak dira, eta noizean behin, tutoreak aldatu egiten ditu, beti ere, hainbat gauza kontuan hartuta. Eta kurtso hasieratik talde berdinetan daudenez, talde berriak egin ditugu irizpide hauen arabera:
"Oso laguntxoak" direnak banatuta, euskara gehien dakitenak gutxien dakitenekin, neska eta mutil kopuru bera talde guztietan, taldea ezin da errepikatu (lepoluzea izan dena ez da berriro lepoluzea izango), lotsatiak direnak irekiagoak direnekin, etab.
Hori amaitzean, haurrak etxera joan eta arratsalderako ekintza berezia prestatu dugu:
2 aste edo gehiagoetan "Artzain gezurtia"ren ipuina kontatu diegunez, gaur arratsaldean, beraiek antzeztu dute.
Zapiak prestatu, aurpegiak margotu eta ekintza azaldu diegu. Zozketa bidez pertsonaiak banatu ditugu: otso bat, artzain bat, 6 baxerritar eta 11 ardi. Aurpegiak margotu eta ipuina denon artean kontatu dugu errepaso moduan. Mahaiak pareta kontra jarri eta gela antolatu dugu. Prest geunden, beraz...
Bolon bat, bolon bi, bolon hiru; hartu ipuina eta hastera goaz!!!
Betiko esaldi hau esan ondoren, antzerkiari ekin diogu!! Harrituta gelditu naiz zein ondo egin duten!! Tutoreak bakoitzak esan behar zuena esan eta errepikatu egin dute haurrek. Primeran pasa dugu, ZORAGARRI egin dute!!
Hain ondo pasa dugu eta hain ondo atera da, berriro egitea proposatu diegula. Gainera, tutoreari bururatu zaio 3 urteko haurrak ekartzea ikusle moduan. Izugarri gustatu zaie proposamena eta zoro moduan ibili gara!! Bakoitza bere lekura eta txikiengana joan da tutorea. Ikusle bezala txintxo-txintxo eseri dira denak eta gure gelakoek primeran egin dute antzerkia berriro ere. Nabaritu zaie urduriago zeudela, baina asko saiatu dira eta txikiei barrearazteko asmoz, ahots ezberdinak, abestiak eta antzekoak egin dituzte.
Bueno, zelako jarduera polita.... benetan, harrituta gelditu naizela zein ondo egin duten. Oso pozik bukatu dugu eguna denok. Egia esan, haurrak beti jarrera positiboa dute, prest edozer gauza egiteko; zerbait proposatu eta izugarrizko pozarekin erantzuten dute. Eta hori izugarria da. Helduok ez gaude ohituta gauzak honela disfrutatzen, eta haurrei esker, gauza txikiei garrantzia gehiago eman eta edozein "tontakeriarekin" arratsalde osoa pasa dezakegu primeran! Aste bete soilik falta da, eta pena handiarekin utziko ditudala geroz eta argiago daukat!!
Karpetak hartu, eta mantalak etxera eramateko ordua iritsi da!! ASTELEHENARTEEE!
Baina lehenenego.... begira, begira! Ze politak dauden denak aurpegiak margotuta!! Gela zoragarria ezta?? .......
No hay comentarios:
Publicar un comentario