Iritsi da ostiralaaa!!! Ingelesean bideoa izan dugu, asteko azken eguna delako. Ondoren, andereño Tania etorri bitartean, nirekin egin dute eguneroko errutina eta ulises. Tania iritsi denerako, gaurko fitxak azaldu ditu, batez ere, Luzea-Laburra-Ertaina landu dugu. Ondoren, txokoetan egon gara, eta eguna nahiko lasai joan da.
Arratsaldean, irakurketa egin dugu denok batera, eta liburua bakoitzaren karpetan gorde ondoren, txokoetan jarri gara. Bakoitzak bere txoko-lana egin du talde batek ezik, lateralitatea garatuta nola duten jakiteko test-a egin baitute. Kurtso hasieran eta amaieran egiten zaiela azaldu dit Elik, beraien garapena nola doan kontrolatzeko. Pixkanaka, denak egin dute test-a eta patiora irten gara. Azkenik, txamarrak jantzi eta ostiraleko abestiak abestu ditugu. ASTELEHENARTE!! Joan dira denak!! Asteburu ona izan...
No hay comentarios:
Publicar un comentario