Gaur,eskolan nagoenetik, lehen aldiz, ZIRKUITUAK egin ditugu. Lateralitatea lantzeko erabiltzen dituzten jarduerak dira. Lateralitatea, garunaren bi hemisferioen artean ematen den funtzioen banaketa da; espazioan eta denboran jartzen eta kodigo, hizki nahiz zenbaki ezberdinak ulertzen ere laguntzen du.
Haurraren garapenaren alderdia da, beraz, lantzea oso garrantzitsua da; horregatik, lantzen ditugu ZIRKUITUAK: hauen izen originala, “Circuitos preventivos para la educación infantil” da eta haurrak 3 urte dituztela hasten dira lantzen.
*Zirkuitu hauen bidez honako helburu hauek lortu nahi dira:
-Oinarriak finkatzea ala finkatutakoak indartzea (haurraren arabera).
-Lateralitatearen garapenean arazo posibleak detektatzea, irtenbideak bilatzeko.
-Sentsorialki begi nahiz belarriaren funtzioak aktibatzea.
-Lateralitatearen arazoak saihestea.
*Zirkuitu hauek fase ezberdinak dituzte:
Lehen faseak bolteoak du izena. Bolteo mota ezberdinak daude:
-Bolteo estatikoa: buruz gora, zuzen jarrita eta besoak eta hankak gorputzera pegatuta izango ditu haurrak. Berderuntz (eskuineruntz) ala gorriruntz (ezkerreruntz) biratu beharko dira, ikusmenaz baliatuz.
Gaur, berriz, entzumena lantzeko helburuarekin, berdin jarri dira haurrak, baina begiak itxiak zituztela. Modu honetan, txaloak egiten joan gara eta biratu egin dira txaloa entzun duten alderuntz.
-Bolteo mota gehiago badaude, bueltak finkatutako leku bateruntz egin beharrekoa, ala zirkularra, buruz bera jarrita haurrak bere zilborraren inguruan biratuz.
Fase gehiago ere badaude, baina momentuz, hemen utziko dugu. Gelan gehiago lantzen dugun heinean, honen inguruan hitz egingo dudalako.
Ariketa hauek borobilean egiten dituzte, eta andereñoak banaka deitzen die erdira jarduera egiteko. Asko gustatzen zaiela nabari da eta bakoitzaren garapena nolakoa den ikusteko primerakoa da; gainera, haurrek euren artean ere ezberdintasunak ikusten dituzte, elkarren artean laguntzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario