Mostrando entradas con la etiqueta egunerokoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta egunerokoa. Mostrar todas las entradas

martes, 29 de noviembre de 2011

Hogeitabostgarren eguna: azaroak 25, ostirala AGURRR!

AZKEN EGUNA

Emozioez beteriko egun zoragarria... Bonboiak irakasle gelan utzi ondoren, gelara joan naiz. Eli Errioxan egindako kurtsotik bueltan da, baina kontsultoria duenez goiz osoan, atsalderarte ez ginela ikusiko uste nuen. Baina zoritxarrez, esan dit ez dela arratsaldean ezta ere egongo, beraz, ezingo garela despeditu.

Baina erdaraz esaten den moduan... "no hay mal que por bien no venga": eskatu dit hurrengo astean mesedez eskolara etortzeko, behar bezala despedida bat egiteko. Beraz, hurrengo astean hemen izango naiz bueltan! Ez dakit nola egingo dudan unibertsitatera joateko eta eskolara etortzeko, baina moldatuko naiz, ziur!!

Tutorea egon ez denez, eta bere ordezkoak baja hartu duenez, irakasle pila bat pasa dira goizean gelatik eta haurrak nahiko urduri egon dira. Gainera, batzuk triste xamar nabaritu ditut, nire azken eguna izan delako. Baina pozteko intentzioarekin, atzo Eliri egindako oparia erakutsi diet, eta eman egingo diogula esan diet. Beraz, bere bila joan naiz eta etorri denean oparia eman diogu "SORPRESA!" denok batera esanez. Eli harrituta gelditu da, ilusio handia egin dio eta asko poztu da. Plastifikatu eta gelan jarriko duela esan du eta ondoren, esker bero bat eman dit niri. 

Egia esan, hain ondo nago haur hauekin, irakasle honekin eta gela honetan, oso zaila egingo zaidala bertara ez bueltatzea. Ahal izan dudan gehien aprobetxatu dut eguna, primeran pasa dut haurrekin, parre asko bota ditugu, betiko antzera: futbolean jolastu dugu jolas orduan, txokoetako lana nik azaldu diet, jolasak egin ditugu, arratsaldean marrazki gehiago egin dizkidate, 5 urteko beste gelakoek ere marrazkia egin nahi izan didate beraiekin jolas garaian asko jolasten dudalako esanez, eta arratsaldean jolas garaiaren ondoren gelara joan garenean, etxera joan aurretik, haurrak besarkatzen hasi dira...

Lurrean eseri naiz eta denak nire gainera bota dira, hiru haur negarrez hasi dira, ez joateko eskatuz, muxuak eman dizkidate... oso zaila izan da. Negar egiteko gogoa nuen, ez nekien pozagatik ala tristuragatik, baina oso momentu intentsuak bizi izan ditut gaur. 

Lurrean geundela, beste gelako irakaslea etorri da eta hitz polit batzuk esan ondoren, argazkia atera digu denoi. Ondoren, ilaran jarri eta banan-banan muxuak eman dizkidate. Agurtzeko ordua iritsi da... txirrina jo eta AGUR!! Hurrengora arte!! esatea tokatu da. Denak joan direla, atean gelditu naiz beste irakasleekin beti bezala eta hitz egiten nengoela, bi haur euren gurasoekin etorri zaizkit, haurrak negar batean zeudela. Deskontsolatuta daudela esan didate gurasoak, pena handiarekin daudela haurrak, eta eskerrak eman dizkidate denagatik. Baita ere, zorte ona eman didate nire etorkizunerako...

Hau guztia amaituta, koordinatzailearekin bildu gara eta honek praktiketako ikasle bakoitzari diploma bat eman digu: "Haur Hezkuntzako praktiketako diploma..." aurreko egunean ateratako argazkiekin.

Oso pozik nago, aldi berean triste, astelehenean gelara ez naizela joango pentsatzean, baina asko ikasi dudanaren sentsazioa daukat eta horrekin geratuko naiz. 

Hementxe gure argazkia...
Nahiz eta azken eguna izan, idazten jarraituko dut, hausnarketa gehiagorekin, informazio osagarri gehiagorekin, ... beraz, HURRENGORA ARTEE!!

jueves, 24 de noviembre de 2011

Hogeitabigarren eguna: azaroak 24, osteguna

EGUN BEREZIA.  .  .

Gaurko eguna berezia izan da hasieratik bukaera arte! Emozioz betea ere!!

Goizean, ingeleseko orduan, niri oparitzeko marrazkiak egin dituzte eta Eskerrikasko Intza edo Thank you Intza jarri dute bertan. Amaitzerakoan, eman egin dizkidate eta gelara joan gara. Andereño Tania etortzen zen bitartean, beti bezala ni hasi naiz eguneroko errutinarekin, eta lista pasa ondoren, andereñoa iritsi da, baina notizi berriekin: medikuarenera joan behar zuela eta ni bakarrik geratzeko haurrekin.

Oso urduri jarri naiz, gelan bakarrik egon naizen lehen aldia izan delako; baina primeran joan da goiza. Benean, nik uste gaur baino lasaiago ez dira inoiz egon. Otoitza egin dugu, gogoeta (bokazio astean gaudelako), ULISES, eguraldia, irakurketa eta azkenik, txokoko lana.

Jolas ordua iritsi baino lehen beste andereño bat etorri da ea zer moduz nenbilen eta harrituta geratu da haurrak hain txintxo eta lasai ikustean. Zoriondu nau eta asko poztu naiz. Egia esan, hasieran oso urduri jarri naiz baina gero lasaitu naiz berehala, haurrak kasu egiten zidatela ikustean. Kontatu diet banoala bi egun barru eta oso triste jarri dira batzuk. Orduan, neska bat zutik jarri eta niregana etorri da besarkatzera, besteak berdina egin dute eta besarkada handi bat eman gara denon artean. Erlijioan laguntasuna lantzen dugu beti, laguna alai egotea saiatu behar garela, eta antzekoak. Ia ia emozionatu naiz, baina parre batzuk bota ditugu eta sentitu dudana deskribaezina da. Bene-benetan, haur hauek izugarriak dira.

ZINEMA

Arratsaldean, zinema izan dugu: eskolako aretora jaitsi gara HHko denak eta pelikula ezberdinak ikusi ditugu: Hartz txiki, Edurnezuri eta pirritx eta porrotx. 4tan amaitu dugu eta jolastera irten gara. Gelako batzuk egun osoan egon dira beraiekin futbolean jolasteko eskatzen, eta patioan nengoenean, denak etorri dira mesedez eskatzera. Baietz esan diet eta primeran pasa dugu. Zein ondo pasa dugun.

Azkenik, gelara joan eta Eli bihar datorrenez, opari bat prestatu diogu. Goizean, batzuk, margoak zorrozten egon gara eta ateratako puntatxoak gorde egin ditut. Puntatxo hauek atera egin ditut eta borobilean eserita, erakutsi dizkiet (bakarrik egon bainaiz orain ere). Kontatu diet eskulan bat egin behar genuela, eta zertarako. 

Beraz, orri bat hartu eta "Eli" idatzi dugu kolarekin. Ondoren, denon artean, margo zatitxoak bota ditugu eta soberakinak zakarrontzira. Ondorioz, Eli margoz betea geratu da. Asko gustatu zaie eta gainera, denon izena idatzi dugu inguruan. Gorde egin dugu bihar arte... eta bihar sorpresa izango du andereñok!!!

Hau guztia gutxi balitz, haurrak etxera joan direnean, irakasle gelara joan eta irakasle guztiak zain zeuden: gaztaina eta sagardoekin, meriendatxoa egiteko prest zeuden, agurra moduan. Oso ondo pasatu dugu!!

Bueno, emozioez beteriko eguna. Oso pozik nago, baina aldi berean, triste! Bihar abenturatxo hau amaituko da eta pena handia ematen du... ea zer moduz doan azkeneko eguna!! 


BIHARARTEEEEE!

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Hogeitabatgarren eguna: azaroak 23, asteazkena

Gaurko eguna arraro xamarra izan da. Eli ez dagoenez, irakasle dezente pasatu dira gelatik, eta haurrak mugituago eta urduriago egon dira. Irakasle batekin dinamikan sartu orduko, beste bat etorri da; gainera, bakoitzak bere ohiturak dauzka eta ondorioz, pixkat galduta egon dira momentu batzuetan nire haur maiteak. 

Baina hortxe egon naiz, lagungarri izan naizela uste dut. Azkenean, ni beraiekin denbora guztian egonda, lasaitasuna eman diet, eta gaur inoiz baino gehiago, kasu asko egin didate. 

Nabarmentzeko bakarra, gaur arratsaldean, koordinadorea etorri dela gelara, gelako argazkia ateratzeko. Horregatik, beste gela batera joan gara eta nerekin atera dute haur guztiek argazki bat. Esan dit oroimen bezala izan nahi dutelako atera digutela. Honen ondoren, haur batek galdetu dit zergatik atera duten argazkia nirekin, eta esan diot laster banoala delako. Neskatxak besarkada bat eman dit eta esan dit ez joateko, oso triste jarriko direlako. Alde batetik, poztu nau hori entzutea, nirekin gustura daudenaren seinale delako; baina, bestetik, izugarrizko pena eman dit...

Nik uste dut argazkia atera digutela oparitu nahiko didatelako ostiralean eskolatik joan aurretik... baina itxaron beharko dugu!! 

Biharartee!!

martes, 22 de noviembre de 2011

Hogeigarren eguna: azaroak 22, asteartea

Gaurko egunetik nabarmendu nahi dut arratsaldea: tutorea hurrengo bi egunetan ez da eskolara etorriko, esan diotelako kurtso bat egitera joan behar dela. Beraz, azkeneko momentuan, gelan egin beharko diren gauza guztiak prestatu behar izan ditu; horregatik, esan diot lagunduko niola, eta gelan gauzak prestatzen zegoen bitartean, klasea ematen ni egon naiz.

Oso ondo sentitu naiz. Beti bezala, lista pasatu dugu, gero ulises, eta azkenik ipuina. Ondoren, tutoreak jarraitu beharrean, nik jarraitu dut. Ipuinaren inguruan hitz egiten egon gara eta ondoren, hiztegia landu dugu.

Horretarako, jokuak egin ditugu. Elik esan dit nahi dudana egiteko, beraz, lehenik, argazki bakoitza bere izenarekin erlazionatu dugu denon artean, eta ondoren, memoria lantzeko, beheraka jarri eta jolasten aritu gara. 

Urduri egon naiz, haurrak askotan ez zirelako isiltzen eta ez didatelako kasu gehiegirik egin, baina Elik esan dit normala dela, lasai egoteko. Ondoren, txokoetara joan gara.

Hori izan da gaurko abentura. oso ondo pasatu dugu eta haurrekin kontaktuan egotea geroz eta gehiago gustatzen zaidala konturatzen ari naiz. Gaur responsabilitate gehiago nuela sentitu dut eta horrek urduritasuna sortzen du, baina Eli ere gelan egon denez momentuoro, asko lasaitu naiz. Oso pozik nago. 3 egun soilik falta dira... beraz, ondo pasatzeraaa!!

lunes, 21 de noviembre de 2011

Hemeretzigarren eguna: azaroak 21, astelehena

AZKEN ASTEA!

Pasatu da azken asteko lehen eguna! Oso nekatuta iritsi naiz eskolara, baina haurrekin azken astea dela pentsatzeak energia pila bat eman dit eta oso egun ona pasa dugu!!

Gaur lan kuaderno berriak hasi ditugu. Hiruhilabete bakoitzean, 3 lan kuaderno lantzen ditugu. Kasu honetan, GABONAK izenekoarekin hasi gara. Beraz, ipuin berriarekin ere hasi gara. 

Baita ere talde berriak banatu dizkiegu. Oso urduri jarri dira, batzuk oso pozik jarri dira talde berriarekin; beste batenbat berriz, triste, bere lagunarekin ez zaiolako tokatu. Baina bereala bakoitza bere txokoan jarri eta primeran egon dira. Oso ondo ohitzen dira gauza berrietara eta denon artean lagundu egiten dira.

Oso talde jatorra da, oso lagun onak dira beraien artean.

Beno ba, hori da dena gaurkoz. Hain pozik nago gela honetan, ahalik eta gehien aprobetxatuko dudala aste honetan. Gainera, arratsaldean irakasleok egin dugun bileran, esan digute agurra egingo digutela ostiralean! zein ongi!!

Ale, bihararte!

jueves, 17 de noviembre de 2011

Hamazazpigarren eguna: azaroak 17, osteguna

HOSTO FESTA

Zelako eguna gaurkoa!! arratsadean hosto festa izan dugu eta denak oso aztoratuta egon dira. Baina festa haurretik, goizean beti bezala aritu gara. Psikomotrizitateko saioan HARA berri bat egin dugu. Bertan, musika lasaiaren laguntzarekin, ibiltzeko era ezberdinak landu ditugu: pozik ibili, haserre, triste, hanka puntarekin, orpoarekin, aurreraka, atzeraka, erraldoiak bezala, txiki-txikiak bezala, etab. 

Haurrak oso ondo erantzun dute, bakoitza bere aldetik ibili da, tontakeriarik gabe. Uste genuena baino hobetoago ibili dira. Jarduera amaitzean, hausnarketa bat egin dugu denak borobilean eserita. Bakoitzak, gehien gustatu zaiona esan du, gehien kostatu zaiona, nola sentitu den eta zer gustatu zaion gutxien.

Bazkaldu ondoren, iritsi da momentua!!!

Hosto festa frontoian egiten da. Hilabetez haurrek ekarritako hostoak bertan jartzen dira eta haurrak bertan egoten dira jolasean. Lehenik, 3 urtekoak egon dira ordu erdi; ondoren, 4 urtekoak; eta azkenik, 5 urtekoak joan gara. 

Bueno bueno.... nola pasatu dugun!! Leku guztietan dauzkat hostoak oraindik!! Gure tentsioak atera eta jolasean aritu gara. Ez zeuden arauak, bakoitzak nahi duen egin du, denok batera jolastu dugu: lurrean, korrika, saltoka, ... uffa!! Ze ondo!! Baina hitzez azaldu ordez, argazkitxoren bat jartzen dizuet hemen, inbidia emateko asmoz!! 






   GUSTATZEN?? BEGIRA NOLA PASATZEN DUGUN... :)

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Hamabostgarren eguna: azaroak 16, asteazkena

Gaurko eguna oso lasaia izan da. Ingelesean, ipuineko marrazki guztiak margotzen amaituta ditugularik, grapatu eta portada egin diogu. Basoa landu dugu eta bertako animaliak. Ondoren, SENSOR izan dugu; gero, irakurketa astelehenean bezala proiektorean egin dugu eta amaitzean, asteazkena denez, bideoa ikusi dugu. Bideoak ikusten dituzte,  batez ere euskara lantzeko eta euskara entzutera ohitzeko. Triki Traka Triki Tron ikusi dugu. Oso ondo pasatu dugu.

Bestela, dena beti bezala joan da. Gaur, Elik hurrengo hamabostaldirako plangintza prestatu du eta ondoren, esplikatu egin dit nola egiten duen, ze irizpide erabiltzen dituen, eta horrelakoak. 

Bihar hosto festa dugu eta haurrak oso pozik daude, espero dugu ondo ateratzea. Horregatik izan da gaur egun lasaia, bihar ederra dugulako! 

Kontatuko dizuet ea zer moduz doan! Bihararte...

martes, 15 de noviembre de 2011

Hamalaugarren eguna: azaroak 15, asteartea

IPUIN KONTALARIA

Gelara iritsi eta gaur ez gara ingelesera joan, sorpresatxo bat genuen eta! Ipuin kontalari bat etorri da! Beraz, ingeleseko gelara joan gara, baina ipuina entzutera. 5 urtekoak egon gara bakarrik, eta ondoren, 4 urtekoak egon dira.

Ipuina hortzen garbiketaren ingurukoa izan da, ipuin ezberdinak kontatu dizkigute hortzak garbitu behar ditugula eta gozoki asko jan behar ez direlaren inguruan. Gainera, amaitu dutenean, oparia eman digute denoi: hortzak garbitzeko eskubila, orea, eskubila txikiak eta likido bat. Baita ere sagar bat, janari osasuntsuaren adibide bezala, arkatza, bolia, etab.

Haurrei asko gustatu zaie eta oso ondo pasatu dute, batez ere, egunerokotik ateratzen den ekintza izan delako. Ipuina amaitzean, eguna beti bezala joan da eta arratsaldean, berriro ere gaiari ekin diogu. Andereño Elik, ipuin kontalariek utzitako ipuina irakurri du gelan eta ondoren, hausnarketa bat egin dugu, honen inguruan hitz egiten egon gara eta oso ondo pasatu dugu. Amaitzean, bakoitzak marrazki bat egin du gaiari lotuta eta bertan jarri dugu "Hortzak garbitu". 

Hori izan da gaurko eguna. Haurrak oso ondo pasatu dute, eguneroko bizitzan oso garrantzitsua den zerbaiten inguruan aritu dira eta hausnartu dute, eta hoberena, modu dibertigarri batean.

Hemetxe uzten dizkizuet bi argazki ipuin kontaketarenak:


lunes, 14 de noviembre de 2011

Hamahirugarren eguna: azaroak 14 astelehena

Astelehena iritsi da eta honekin batera beste aste berri bat. Haurrak lasai etorri dira, eta ondo joan da eguna. Gaur, irakurketa berezia egin dugu. Astelehena denez, SENSOR izan dugu ingeleseko gelan, proiektorea dagoelako bertan, eta ondoren gelara joan beharrean, bertan geratu gara irakurketa egiten. Lantzen ari garen fitxak (M eta T letrarenak) eskaneatu eta pen drivean sartu zituen Elik, eta paretan ikusi ditugu. Honela, bakoitzak bere liburuan egin beharrean irakurketa, proiektorearekin egin dugu denok batera. 

Ekintza hau asko gustatu zaie haurrei, ezberdina zenez, motibazio handiarekin egin dute, eta denek parte hartu dute gogotsu. Egia esan, baliabideak noizbehinka aldatzea oso ondo dago.

Bestela, eguna betiko martxan joan da, ez da ezer berezirik gertatu arratsalde bukaerara arte: haur batek beste bati hozka egin dio hankan eta min asko egin dio. Hozka egin duena, zuzenean semaforora joan da eta sofan eserita zegoela lasaitu egin da eta semaforoa erabili du. Bere funtzioa ondo bete du gaurkoz ere semaforoak, eta haurrak segituan barkatu dira.

Honela amaitu da gaurko eguna, eta arratsaldeko bileran, koordinatzaileak esan digu bihar ipuin kontalari bat datorrela. Beraz, ea tokatzen zaigun joatea eta ikus dezakegun! Bihararte...!

viernes, 11 de noviembre de 2011

Hamabigarren eguna: azaroak 11 ostirala

Iritsi da ostiralaaa!!! Ingelesean bideoa izan dugu, asteko azken eguna delako. Ondoren, andereño Tania etorri bitartean, nirekin egin dute eguneroko errutina eta ulises. Tania iritsi denerako, gaurko fitxak azaldu ditu, batez ere, Luzea-Laburra-Ertaina landu dugu. Ondoren, txokoetan egon gara, eta eguna nahiko lasai joan da.

Arratsaldean, irakurketa egin dugu denok batera, eta liburua bakoitzaren karpetan gorde ondoren, txokoetan jarri gara. Bakoitzak bere txoko-lana egin du talde batek ezik, lateralitatea garatuta nola duten jakiteko test-a egin baitute. Kurtso hasieran eta amaieran egiten zaiela azaldu dit Elik, beraien garapena nola doan kontrolatzeko. Pixkanaka, denak egin dute test-a eta patiora irten gara. Azkenik,  txamarrak jantzi eta ostiraleko abestiak abestu ditugu. ASTELEHENARTE!! Joan dira denak!! Asteburu ona izan...

jueves, 10 de noviembre de 2011

Hamaikagarren eguna: azaroak 10, osteguna

Atzoko egunaren ondoren, gaur denak nekatuta egon gara! Gaur, CREA egin dugu, astero bezala. Aurreko astean, CREA barruan, DIBUS egin genuen, baina gaur beste jarduera bat zen.

Kuadro famatu baten piezak eman dizkiegu eta taldeka nahi zuten modura jarri behar izan dituzte, eta ondoren, artelanari izenburua jarri. 
Modu honetan, 4 artelan ezberdin egin dituzte gelan. Talde bakoitzak gainontzekoei izenburua eta artelana azaldu die.
Ondoren, denak borobilean eseri eta artelan originala erakutsi diegu, bere izenburuarekin. Arrituta geratu dira, berriro egin nahi zutela baina kopiatuz esan dute. Baina ez diegu utzi, CREAren bitartez, euren sormena landu nahi dugulako, ez puzzle bat egitea.
Hemen daude gure artisten lanak!!
-Izenburua: LORE
 -Izenburua: SIRENATXO
 -Izenburua: ARRAIN-ZALDIA
 -Izenburua: VICENTE VANKOKO
Eta hona hemen originala:
Marc Chagall, EL CIRCO AZUL

Ekintza oso polita iruditu zait. Asko gustatzen zaizkit La Sallek erabiltzen dituen programa hauek, haurrentzat nobedadea dira, gustora hartzen dituzte; eta guretzat ere, irakasle bezala, berriak dira eta asko ikasten dugu. Izan ere, haurrek, guk uste duguna baina gehiago dakite, eta askotan ez diegu duten potentzial guztia ateratzen uzten! Oso ondo pasatzen dut beraiekin, esperientzia ezberdinak dira eta emozio hori nabaritzen da!

Bestalde, eguna lasaia izan da, arratsaldean, irakurketa egin dugun denon artean eta txokoetan egon ondoren, gaur gutxi jolastu dute, denek marrazkiak egiten pasatu dute denbora. Nabaritzen zaie osteguna dela, eta irakasleoi ere! Bihar ostirala, zein ondo! Merezi dugu bai, bi eguneko geldialditxoa!

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Hamargarren eguna: azaroak 9, asteazkena

SUKALDARITZA EGUNA

Hamargarren eguna eta hamarreko eguna ere gaurkoa!! Berezia izan da, gaur sukaldaritzari eskaini dizkiogu saio guztiak. Eskolara iritsi eta gaur zer egingo dugun azaldu ondoren, eskuak garbitzera joan gara. Amaitzerakoan, jangelara joan gara gure sukaldari lanetan hasteko!

Gazta tarta eta arraultza beteak egin ditugu. Ona hemen argazkiak:
-Elirekin
-Nirekin:
 -Jangelara iristean: GAZTA TARTAAAA!!!
 -Gailetak txikitzen:
 -Batidorarekin ibili aurretik...
 -Batidora erabili ondoren:
 -Gurinarekin nahastu!
 -Esnegai beroa, philadelphia gazta eta azukrearekin nahasten...
 -Zikindu ere egin gara, zein ondo!
 -Gailetak eta gurina moldetan sartu dugu:
 -Eta azkenik, orea bota dugu gainetik.
-Hozkailuan sartu dugu arratsalde arte, hoztu dadin. Ondoren, jangela garbitu eta gelara joan gara.

GELAN.... ARRAULTZA BETEAK!
-Arraultza egosiak zuritu ditugu lehenik, ondoren, gorringoa atera eta barruan sartzekoa prestatu dugu:
 -Gorringoa txikitu, txaka zati txikitan moztu, eta hegaluzea ere.
 Azkenik, mahonesarekin nahastu eta arraultzak bete ditugu... mmm ze gozoa!

 -Primeran pasa dugu, eta oso goxoak zeuden!

Arratsaldean, sukaldaritza egunarekin jarraitu dugu. Jangelara joan gara taldeka, talde bakoitzaren GAZTA TARTAren bila, hozkailuan zeuden eta. Behin tartak hartuta, gelan, apaindu egin ditugu:
 -Mermeladarekin apaintzen...
 -Eta... LISTO!!!





 -Baita ere, idazketa lantzeko asmoz, errezetak idatzi ditugu. Pauso bakoitzean hitz hauek kopiatu behar zituztelarik. Honela, etxean berriro ere egin ahal izango dute!!
 -Eta amaitzeko... JATERA!





 -Gainera, sorpresatxoa ekarri digute beste gelakoek! Beraien pizzak ekarri dizkigute probatzeko!! Guk ere, gure gazta tarta zati batzuk eman dizkiegu.
Zelako eguna pasa dugu!! Alde batetik bestera, Eli eta ni lehertuta bukatu dugu, baina pena merezi izan du, haurrak benetan disfrutatu dutelako. OSO POZIK GAUDE GAURKO EGUNAREKIN!!!

martes, 8 de noviembre de 2011

Bederatzigarren eguna: azaroak 8, asteartea

Gaurko eguna primeran joan da! Nabarmendu nahiko nuke, gaur psikomotrizitateko irakaslea, Eneritz, gaixorik zegoela eta bere ordezkoa etorri dela. Nahiko galduta zegoenez, laguntza eskatu dit, eta gaurko psikomotrizitateko saioa bion artean egin dugu. Oso ondo pasatu dut zirkuituak prestatzen, abesiak bilatzen jolasak egiteko, eta Ainhoarekin, ordezkoarekin, hitz egiten. Gainera, haurrek ere oso ondo pasatu dute.

Honetaz gain, gaur ere zirkuituak egin ditugu, eta haurreko egunean azaldu nituen BOTEOEZ gain, "SALTXITXA" ere egin dugu gaur. Hemen argazki batzuk uzten dizkizuet:

-BOLTEO egiten (begiak itxita):




-Eta orain, SALTXITA (begiak irekita, kolore gorri nahiz berderuntz) :






Gainera, gaur plastilina ere erabili dugu jarduerak egitean. Txoko batean erabili dute. Artista batzuk daude eginak. IKUSI IKUSI....
Bueno ba, bihar egun berezia dugu, SUKALDARITZA EGUNA! Ze urduri joan diren denak etxera....