sábado, 5 de noviembre de 2011

Bestelako jardueratan.....

Gaur,eskolan nagoenetik, lehen aldiz, ZIRKUITUAK egin ditugu. Lateralitatea lantzeko erabiltzen dituzten jarduerak dira. Lateralitatea, garunaren bi hemisferioen artean ematen den funtzioen banaketa da; espazioan eta denboran jartzen eta kodigo, hizki nahiz zenbaki ezberdinak ulertzen ere laguntzen du. 

Haurraren garapenaren alderdia da, beraz, lantzea oso garrantzitsua da; horregatik, lantzen ditugu ZIRKUITUAK: hauen izen originala, “Circuitos preventivos para la educación infantil” da eta haurrak 3 urte dituztela hasten dira lantzen. 

*Zirkuitu hauen bidez honako helburu hauek lortu nahi dira:
-Oinarriak finkatzea ala finkatutakoak indartzea (haurraren arabera).
-Lateralitatearen garapenean arazo posibleak detektatzea, irtenbideak bilatzeko.
-Sentsorialki begi nahiz belarriaren funtzioak aktibatzea.
-Lateralitatearen arazoak saihestea. 

*Zirkuitu hauek fase ezberdinak dituzte: 

Lehen faseak bolteoak du izena. Bolteo mota ezberdinak daude:

        -Bolteo estatikoa: buruz gora, zuzen jarrita eta besoak eta hankak gorputzera pegatuta izango ditu haurrak. Berderuntz (eskuineruntz) ala gorriruntz (ezkerreruntz) biratu beharko dira, ikusmenaz baliatuz.
Gaur, berriz, entzumena lantzeko helburuarekin, berdin jarri dira haurrak, baina begiak itxiak zituztela. Modu honetan, txaloak egiten joan gara eta biratu egin dira txaloa entzun duten alderuntz.

-Bolteo mota gehiago badaude, bueltak finkatutako leku bateruntz egin beharrekoa, ala zirkularra, buruz bera jarrita haurrak bere zilborraren inguruan biratuz.

Fase gehiago ere badaude, baina momentuz, hemen utziko dugu. Gelan gehiago lantzen dugun heinean, honen inguruan hitz egingo dudalako.

Ariketa hauek borobilean egiten dituzte, eta andereñoak banaka deitzen die erdira jarduera egiteko. Asko gustatzen zaiela nabari da eta bakoitzaren garapena nolakoa den ikusteko primerakoa da; gainera, haurrek euren artean ere ezberdintasunak ikusten dituzte, elkarren artean laguntzen dira.

Zazpigarren eguna: azaroak 4, ostirala

Gaur, nire lehen ostirala izan da, aurrekoan gaixo egon nintzelako. Eguna topetan pasa dugu, gauza pila bat eginez. Nobedade bezala, gaur ZIRKUITUAK egin ditugu. Beste sarrera batean arituko naiz honen inguruan.

Horretaz gain, gaur atsaldean HARA-ren beste lan bat egin dugu gaur, "Semaforoa" izenekoa. Semaforo hau, emozioak identifikatzeko erabiliko dugu. Modu honetan, haserre gaudenean semaforora joko dugu:

-Kolore gorrian egongo gara lehenengo, STOP egitea egingo diguna. Lasaitu, pentsatu zer pasatzen zaigun (haserre gauden, triste, amorru bizian). 

-Ondoren, horira pasatuko gara; momentu honetan, geure haserre, tristura edo edonolako emozioari aurre egingo diogu, mina egin diogunarengana joanez eta mina egin digula esanez, esaterako. 

-Behin hau egin dugula, hobetoago sentituko gara, kolore berdera pasatuz. 

Modu honetan, semaforoak gure emozioak identifikatzen, izendatzen eta aurre egiten laguntzen digu. Ea ba zer moduz doan! Momentuz, lehortzen dugu ipini aurretik.

Denon artean, semaforo handi bat sortu dugu pentsatzeko txokoan jartzeko. Txoko honetan, sofa moduko bat dago eta norbait gaizki portatzen bada, irakasleak bertara bidaltzen du pentsatzera. Beraz, semafora egitera ekin diogu: 

Tenperaz, talde batek borobil gorria, besteak berdea eta besteak horia margortu dituzte. Azkeneko txokoan, semaforoaren gainerako zatia margotu dute kolore ezberdinetako errotulagailuez.

Amaitzeko, abesti bat erakutsi didate: Ostirala! Hementxe uzten dizuet!

Gaurkoz, hau izan da dena. Aste motza baina bizia izan da. Oso pozik nago, nekatuta, baina astelehena iristeko gogoarekin! (Aspaldi ez nuela horrelakorik esaten...) Asteburu ona izan!

jueves, 3 de noviembre de 2011

Seigarren eguna: azaroak 3, osteguna

Uiuiui.... ia osteguna da! eta eskerrak... denak neka-neka eginda gaude eskolan! Ez dakigu zergatik baina denak berdin gabiltza...

Dena den, eguna oso ongi joan da. Gaur 3 egun gaixorik etxean gelditu dira, baina geundenok lan pila bat egin dugu eta oso ondo pasatu dugu. Irakurketa lanekin jarraitu dugu eta sormena lantzeko asmotan, gaur talde batek DIBUS egin du.

Zer den DIBUS? Ba La Salle-k duen berrikuntza programetako bat. Programa honen barnean, sormena lantzen dute haurrek marrazketaren bidez; baina honen inguruan beste egun batean arituko naiz sakonago.

Mural handi bat dago gelan 4 zatitan banatuta. Talde bakoitzak zati bat beteko du marrazkiez. Aurreko egunean, "Baserria" gaia aukeratu zuten, eta ondorioz, baserriaren inguruko marrazkiak egin behar du taldeak. 15 minutu ematen diegu horretarako, eta ondoren, beste 15 minutu izango dituzte denori kontatzeko zer marraztu duten; baina... istorio baten moduan aurkeztu beharko digute!!

Oso gauza politak atera dira egia esan.. Begira, hemen argazkiak gaur arte talde batek egindako marrazkia uzten dizuet. Gaur marraztu dutena, beste egun batean erakutsiko dizuet, argazkia atera nuenean oraindik bigarren taldeak egin gabe zuelako.
 Oso ondo pasatu du taldeak marrazten eta gainontzeko ikaskide guztiak bitartean txokoetan jolasten egon dira. Gero, gustu handiz entzun dituzte kideen asmakuntzak!!

Egia esan, haurren sormena lantzeko ekintzak egin behar direla geroz eta argiago daukat. 5 urterekin nabarmen ikusten da nola sormena pixkanaka galtzen doazen eta honelako ekintzak lagungarri direla uste dut. Haurren artean ere, ezberdintasunak ikusten dira: batzuk istorio pila bat kontatzeko gai diren bitartean, beste batzuk "lore gorri" bat marraztu dutela soilik kontatzen dute.

Oso ekintza polita eta interesgarria iruditu zait, ezberdina ere. Gainera, haurrek oso ondo pasatu dute, hitz berriak erabiltzen saiatu dira, komunikatu dira, irudimena erabili dute, beraien artean errespetatu dira, marrazkia denok baloratu dute. Zer gehiago eska dezakegu?

Horixe izan da ba, gaurko nobedadea! Bihar ostirala dator.... mantalak etxera eramateko eguna!! Bihar arteeeeeeeee!

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Gelako txokoak

Gure gela lau txokotan dago banatuta. Horregatik, lau taldetan daude banatuta haurrak eta gelako materiala ere:
1- Lehoiak
2-Lepoluzeak
3-Krokodiloak
4-Elefanteak
Argazki honetan, edalontziak eta arkatzak banatuta ikus daitezke esaterako. Berdin daude liburuxkak...

Lau txoko daudenez, egunero txokotan banatzen gara, goizez denboratxo batean, eta arratsaldez, beste denbora batez. Taldeak txokoz aldatzen doaz, modu honetan, bi egunetan txoko guztietatik pasatzen dira haur guztiak.

Batean, matematika lantzen da, beste batean idazketa, plastika...

Gehiago luzatu gabe, hemen argazki batzuk uzten dizkizuet ideia bat egin ezazuen gure gelaren inguruan.

1.TXOKOA
 2.TXOKOA
 3.TXOKOA
 4.TXOKOA

ETA HONA HEMEN GELAKO HAURRAK. IKUS EZAZUE ZELAKO LANGILEAK DIREN!





JATORRAK EZTA? JI JI JI....

Bostgarren eguneko urduritasunak

Gaur berriro ere urduri joan naiz eskolara. Ostiralean gaixo egonda eta gainera, lau eguneko zubia izan ondoren, egun asko pasatu dira haurrekin egon gabe eta horregatik izan dela suposatzen dut. Hasieran, nahiko "hotz" sentitu naiz, kostatu zait dinamikan sartzea...

Eli, tutorea, honetaz konturatu dela uste dut, berahala, eguneroko errutina nik egiteko eskatu didalako, eta eguraldia, zerrenda pasatzea, eguna zehaztea, eta antzekoak, nirekin egin dituztelako. Hau benetan lagungarria izan da, oso gustura sentitu naizelako haurrekin eta gainontzeko orduak askoz hobe pasa ditudalako.

Egia esan, haurrak oso ondo onartu naute gelan eta Elik ere benetan lan zoragarria egiten du, beti niri gauzak azaltzeko prest, dinamikan sartzen nau, esplikazioak ematen dizkit; pozgarria da benetan honela egotea eguneroko bizitzan.

Oso gustura nago nire gelan!!

Bostgarren eguna: azaroak 2, asteazkena

IRAKURMENAREN LANKETA

Asteburu luzearen ondoren, iritsi da asteazkena berriro ere! Gaur denok nahiko nekatuta joan gara eskolara; eguraldia, oporrak, erdi gaixorik, ... faktore dezente egon dira, bai!

Baina segituan gustura hartu dugu betiko errutina. Gaur lan bikaina egin dute denek irakurketa lantzean. Jarraian,IRAKURKETA nola lantzen dugun azalduko dizuet laburki:

-"M" hizkia landu dugu gaur: Lehenik eta behin m handia (M) eta m txikia (m) bereiztu ditugu.
-Ondoren, m izkiarekin hasten diren hitzak esan ditugu denon artean.
-Gero, m duten hitzak
-Behin m letra identifikatzen ondo ikasi dugula, silabak lantzen hasi gara: Horretarako, m+a, m+e, m+i, m+o, m+u nola izango lirateke pentsatzen hasi gara.
-Horrela, pixkanaka silabak landu ditugu eta jolasak egin ditugu horretarako. Identifikatuz, idatziz, multzoak eginez, ezberdinduz, etab.

Oso ondo pasatu dugu denak eta egia esan, lan asko egin dute! Hau amaitzerakoan, txokotan banatu gara eta txokoetako batean IDAZKETA lantzen egon dira. Aurretik landutako guztia idatziz eginez.

Hementxe bi argazki jartzen dizkizuet: Lehenak, irakurmena landu ondoren arbela nola geratu den erakusten digu; eta bigarrenak, idazketaren txokoan ikasle batek nola lantzen duen azaltzen da. Hemen doaz!
 Honetaz gain, eguna  betiko martxan joan da. Ea bihar zer datorren!!

Laugarren eguna: urriak 28, ostirala. GAIXORIK!

Egun dezente blogean idatzi gabe egon ondoren, banator bueltan!!! Ostiralean ez nintzen eskolara joan!! Gaua oso gaizki pasatu ondoren, gaixorik esnatu nintzen eta etxean gelditu behar izan nintzen!! Pena handiarekin, baina ohean pasa behar izan ditut egun batzuk... Lehenengo astea haur artean eta gaixotuta, hau bai desastrea!

Hala ere, gaur,  galdetu egin diet nire gelako haurrei ea zer moduz joan zen aurreko ostirala eta kontatu didate Halloween eguna ospatu zutela! Zein ondo!

Besterik gabe, gaurko egunari ekingo diot!