Horrela hasi da gaurko eguna... Urduri iritsi naiz La Sallera, baina hor zegoen Haur Hezkuntzako koordinatzailea zai. Irakasle gelara joan eta bertan, Eli, nire gelako tutorea etorri da. Ongi etorria eman eta gure gelara joan gara. Bertan, gela gainetik erakutsi, eta ingeleseko gelara eraman nau, gure ikasleak bertan hasten baitituzte egunak. Beraz, mantala jantzi eta aurrera!
Ingeleseko gelan, ingeleseko irakaslea ezagutu dut eta ikasleak iritsi dira: "Zein da hau? Zergatik du mantala? .." Galderak etengabean. "Denboraldi batean zuekin egongo naizen irakaslea naiz. Intza dut izena! " Eta denak ongietorria eman didate. Ordu erdia pasa eta gure gelara itzuli gara, Eli bertan itxaroten genuelarik.
Gelan, berriro ongietorri goxo bat eman ondoren, gelako dinamikan sartu didate eta arduradura izendatu dugu; honek lan dezente egin du denon laguntzarekin: etorri direnak eta etorri ez direnak izendatu eta zenbatu, eguraldia finkatu, eguna idatzi... Ondoren, landuko dugun gai berria aurkeztu dugu: ETXEA. Beraz, honen inguruan, irakurketa, izkiak, asoziazioak landu ditugu. Geroago, txokotan banatu eta txoko bakoitzean ariketa bat egiten hasi dira. Ordu erdiko jolas ordua, patioan, eta gelara bueltatu gara, txokoetako ariketa bukatzeko. Etxera joateko ordua: batzuk jangelan geratzen dira edota zaintzan (beste egun batean honen inguruan arituko naiz). Denak joan direnean, irakasleekin bilera egin dugu. Arratsaldean, arduradunak berriro etorri direnak zenbatu eta izendatu ditu eta ipuina kontatu dugu. Ipuinaren inguruan sakonago arituko naiz beste momentu batean, izan ere, andereñoak bere plangintza aldatu du, gaur nik ipuina ikus nezan. Eskertzekoa benetan! Txokotan jarraitu dugu, 15 minutuko jolas ordua eta etxera!
Gaurkoz, neure gelaren atearen argazkia erakutsiko dizuet. Barruan dagoena pixkanaka azaltzen joango naiz; beraz, adi egon! Benetan pena merezi du eta!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario