Egia esan, irakasleak besoak zabalik itxaron digute. Nire gelako tutoreak etengabean esplikazioak eman dizkit: zergatik ez dio haur bati erantzuten? beti atentzio bila dabilelako; zergatik beste baten atzetik dabil hizkiak lantzean? hizkuntzarekin arazoak dituelako; zergatik eginarazten die haurrei gauza guztiak idaztea? esaten dutena abstraktuki identifika dezaten; ...
Bestalde, jolas garaian, Haur Hezkuntzako gainerako irakasleak ezagutu ditut. Denek interesa izan dute gu ezagutzeko, ondo gauden jakiteko. Dena oso atsegina.
Ingeleseko irakaslea ezagutu dut ere, 4 eta 5 urteko taldeak hartzen ditu; teknologiak dezente erabiltzen ditu.
Psikomotrizista ere ongi etorria ematera etorri da.
Tutorea falta denean, beste neska bat dator gelara, eta noiz egongo naizen berekin azaldu dit beste gauzen artean.
Gainera, egunero beraiekin geratzeko esan didate, plangintzak egiteko, lanak prestatzeko, edota ebaluatzeko; beraz, ikastetxe barneko bizitza nolakoa den ikusteko aukera bikaina eman didate. Ea zer moduz doan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario