Gaurko eguna oso ondo joan da ere. Nobedade bezala, gaur psikomotrizitate saioa izan dugu. Jolas orduan geundela, psikomotrizista etorri da bila eta gimnasiora joan gara. Oso handia da, ea beste batean argazki bat igotzen dudan!!
Egia esan, sorpresa hartu dut psikomotrizitate saioarekin. Orain arte, magisteritzan nengoela, ikusi ditugun psikomotrizitate saio guztiak libreak ziren, prozesu berdinak jarraitzen zituzten denak. Baina ikastetxe honetan, saioak gidatuak direla ikusi dut gaur.
Lehenik eta behin, musika jarrita, abestien bidez, gorputzeko atal guztiak ondo berotzen ditugu. Ondoren, prestatutako zirkuitu bat jarraitzen dute banaka: txiribuelta, saltoak, bi hankekin, hanka batekin, lurretik arrastaka, etab. Gero, tamaina guztietako baloiekin jolastu dute. Amaitzeko, denon artean material guztia jaso dugu eta amaitzeko, abestiak abestu ditugu dantza lasaiagoak egiten genituen bitartean.
Haurrak oso ondo pasatzen dutela ikusi dut, eta behar zute korrika pixka bat egitea! Osteguna izanda, denok aztoratuak geunden eta!
Gainontzean, arratsaldea betiko martxan joan da. Gaur ere, Ulises nik egin dut.
Eta beno, bihar ya... OSTIRALA! Mantalak etxera eramateko eguna!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario