miércoles, 26 de octubre de 2011

Nire lehen ipuin kontaketa

Beste sarreran idatzi dudan moduan, gaur, nire praktiketako bigarren egunean, ipuina nik kontatu diet haurrei. Lehen egunean, tutoreak beste ipuin bat aukeratu zuen gaitik aterata, nik ikus nezan berak nola egiten zuen.

Hasi aurretik "Bolon bat eta bolon bi" abestia abesten dugu; ipuina kontatu eta amaitzerakoan, "ala bazan eta ez bazan, sar dadila Urretxu eta Zumarragako plazan" esaten dugu denok batera.

Beno ba, gaur nire "Lehen lana" izan dela esan dezaket. Abestu ondoren, ipuina kontatzen hasi naiz, oso urduri nengoen, ez nekien azkarregi irakurtzen nengoen.. ufa! baina tutorea nire ondoan eseri eta asko lasaitu nau. Polikiago irakurtzen saiatu naiz eta ahots tonua aldatzen joan naiz. Baita ere, altuago ala baxuago irakurri dut momentuaren arabera, eta batzuetan pixka bat gelditu naiz haurrek marrazkia ondo ikus zezaten. Bestalde, keinuak ez ditut egin: ez nekien non utzi ipuinaren marrazkia keinuren bat egiteko, ala esandakoa exageratzeko; baina beno, bukatzerakoan, tutoreak galdetu die ea gustatu zaien eta denek txalo zaparrada bat bota didate!! Deskribaezina sentitu dudana!!

Hurrengorako, beraz, badut lana! Tutoreari galdetu diot eta esan dit nola hobetu; ea zer moduz doan hurrengoan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario