Gaurko eguna, lehenengoan bezain urduri hasi dut; atzo jai izanda, gaur astelehen berri bat nuen aurretik eta! Baina gelara iritsi eta Eli tutorea ikustean berehala lasaitu egin naiz. Eguna lehenengoa bezala joan da; beraz, ezberdin egin ditugun jarduerak soilik azalduko ditut gaur.
Gaur, SENSOR izan dugu: Sensor, proiektorean jartzen zaien bideoa da. Bertan, gai baten inguruko argazkien sorta azaltzen da, eta haurrek isilik egon beharko dute. Argazkiak errealak dira eta bideoak 10 minutu inguru irauten du. Astean bi egunetan izaten dute, eta bigarren aldiz ikusten dutenean (gaurko kasua, astelehenean ere berdina ikusi zutelako) argazkia ikusi orduko identifikatzen hasten dira. Gaurko SENSOR, KATUKIAK gaiaren inguruan izan da.
Ondoren, proiektorea dagoen gelan geundela aprobetxatuz, bideoa ikusi dugu. "Txokolatezko etxea" izeneko ipuina ikusi dugu, ETXEA gaia lantzen ari baikara.
Arratsaldean ere berriak izan ditugu; niretzat eguneko garrantzitsuena: ni izan naiz gelako dinamika eraman duena. Hasieran, oso urduri nengoen baina haurrek normaltasun osoz hartu dute nire presentzia eta horrek asko lagundu dit. Arduradunak lista pasa ondoren, ULISES egin dugu. ULISES, inoiz ikusita ez nuen jarduera da eta beste sarrera batean sakonago arituko naiz honen inguruan, baina momentuz, gainetik azalduko dut: argazkiak pasa ditugu azkar, eta argazki bakoitzaren inguruan 6 definizio irakurri dizkiegu. Haurrek, argazkiak identifikatzen doaz; orain lantzen ari garen gaia: Fenomeno Fisikoak.
Ondoren, ipuinaren ordua iritsi da. Nik irakurri diet. Hemen bai urduri jarri naizela; izan ere, magisteritzan landu berria dugu ipuinaren kontua, eta presio handia sentitu dut. Baina oso ondo joan da. Beste sarrera batean honen inguruan arituko naiz.
Azkenik, HARA egin dugu. La Salleren beste proiektu innobadoreetako bat da, norberaren gorputzaren ezagueran eta esperimentazioan oinarritzen dena. Gaur, asnarketa ezberdinak landu ditugu, erlaxazioa, oso polita eta ezberdina.
Ikus dezakezuen bezala, gaurko eguna emozioez beteta joan da, berri askorekin. Lasai, pixkanaka joango naiz proiektu hauen inguruan hitz egiten eta informazioa ematen. Oso ondo daude eta!! Momentuz, biharko eguna iristera itxaron beharko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario